Gaur goizean kotxean lanera nindoan irratia entzuten eta albiste batek harritu egin nau. Perretxiko eta Zinema Festibal ugari dakarren udazken honetan, Pariseko Centre Georges Pompidou-k urrian "Le mouvement des images" erakusketa aukezten du, eta bertan mugikor edo segapotoekin egindako filmak egongo dira ikusgai.
Baina nire harridura maila gaindiezina zela pentsatzen nuenean, ara non datorren nire ikaslea den Jon Ander eta esaten didan ea ikusi dudan Star Wars filma ASCII kodean egina. Pelikula ikusteko Interneteko konexioa izan behar duzu eta telnet saio bat ireki behar da zerbitzari batean. Horretarako Windows erabiltzen baduzu klikatu Inicio –> Ejecutar. Lehioan cmd komandoa idatzi eta emon enter. Zabaltzen den lehio beltzean idatzi telnet 193.202.115.241 eta gozatu!!
Linuxen zabaldu terminal bat eta telnet komandoa idatzi.
Harrituta? Zenbat orduko lana izango ote da?
ibai
Edo bestela Windowsen sakatu “Hasi” eta gero “Exekutatu”.
Administrator
Arrazoia duzu Ibai, baina EH2.0 jardunaldiak direla eta sortutako erreflexioan argi ikusi da naiz eta euskaldunok euskarazko edukiak kontsumitu gure softwarea normalean erdaraz dagoela. Hori da zuzendu beharreko gauza bat baina horretarako programak itzultzea bultzatu beharko zan.
EstellaPugh
I had a dream to begin my own commerce, but I did not have got enough of money to do it. Thank heaven my close dude said to take the loans. Thus I received the sba loan and realized my desire.