Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

JAIZKIBEL. (545 m.)

Udazkeneko eguraldi onak lagunduta Jaizkibel igotzeko aukera izan dugu. Mendi hau Hondarribia [es] eta Pasai Donibaneren artean altzatzen den mendia dugu.

guadalupeko Ama. Arg.: Josu Orbe, 2006 

Igoera Guadalupeko Ama Birginaren elizatik hasi dugu eta Paradore arteko ibilbidea egiteko webgune honek azaltzen duen bidea jarraitu dugu. Bide hau zoragarria da eta paisaia izugarriak agertzen dira zure begietan, ematen du hegan zoazela Hondarribiko aireportura heltzen diren hegazkinen gainetik.

jaizkibel I. Arg. Josu Orbe, 2006  Jaizkibel II. Arg. Josu orbe, 2006

Behin Paradorera helduta (ordu bat eta erdi, oso astiro paisaia gozatuz) eskerrera jotzen dugu eta aldapa baten ondoren azken mendi lepora heltzen gara pixka bat muinotik jarraituz buzoira heltzeko (beste odu erdi bat oso pausu lasaian).

 

Jeitsiera egiteko bide berbera egin dugu Paradorerarte, bertan orientazio taula bat aurkitu dugu eta gure aurrean agertzen diren mendiak identifikatu izan ditugu (Larrun, Aiako Arriak, Ori,…), aurrera eginez Carlisten dorreetatik pasatuz, mendiaren lepo guztia ibiliz, aintzano trikuharriak aurkitzen dituzu, behin azken dorrera (Erramu Dorrea) heldu eta gero aldapa oso gogor batean aurkitzen zara eta beehan ikusten duzu Guadalupeko eliza gure ibilbidearen amaiera (Hiru ordu hasieratik). Bueltako bide honetan beti duzu aurrean Txingudiko badia eta ezkerrean itxaso zabala.

 Txingudi. Arg. Irune Orbe, 2006

Eguraldi argiz izanez gero Landetako hondartza guztia ikusi dezakezu. Niretzako mendi honek eskeintzen dituen bistak eta giroa ezinbestekotzat egiten dute igoera. Hau da, Jaizkibel igo behar den mendia dela deritxot.

 Bazkaltzen Hondarribin geratu ginen eta Kaiela Taberna (Kaiela Itsasargia, 4) aukeratu genuen horretarako. Eguneko menua (9 euro) eta plater konbinatuak eskeintzen ditu oso prezio onean.

 Ondoren herria bisitatzen pasatu genuen arratsaldea eta izugarri polita iruditu zitzaigun eta bisita merezi du. Arrantzaleen auzoa, Paradorearen plaza, Obispoaren plaza, Alde zaharreko plaza eta abar. Bestalde Hondarribiko portu barriko aldea ere gustatu zitzaidan nahiz eta Benidormen antza apur bat izan, oso ondo urbanizatuta zegoela iruditu zitzaidan.

 Hondarribi I. Arg. Josu Orbe, 2006   Hondarribi II. Arg. Josu Orbe, 2006

Leave a Reply