Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

INTERNET

Agur Nireblog

Ketarik mezu bat bidali zidan eta Lorenak bere blogean idatzi zuen albistea: “Nireblog ixtera doaz”.

Pena bat da hizkuntzekiko era parte-hartzaile batean eraikitako plataforma izugarri honen hileta kanpaiak entzutea baina, bizitza horrelakoa da.

Nireblog, hizkuntza guztiekiko errespetuan izan da eraikia eta hori garrantzitsua da oso euskararentzat eta orokorrean, minorizatutako edozein hizkuntzarentzat.

Esker oneko hitzak bakarrik datozkit ahora Lorena eta Davidentzat, Proiektu honen “alma materrak”. Baina bizitzak aurrera jarraitzen du. Nireblog izan da argia piztu zuena eta orain Interneten euskaraz aritzea gure ardura da. Jarrai dezagun bidea.

Eta zer gertatuko da orain “Ubuntu Basque Experience” proiektuarekin? Bueno, saiatu naiz beste plataforma batzutara pasatzen baina ez dot aukera egokirik aurkitu; beraz, nire erreferentziko blogean Ubuntu kategoria zabalduko dugu eta bertan jarraituko dugu hemen hizpide izan dugun gaiarekin eta euskaraz gainera.

Benetan zorionak eta esker mila David eta Lorenarentzat

3 Comments

  1. Nik wordpress-era migratu dut informazio gustia.

    Nireblog eraiki du “how To” erraz bat migrazio gustia erraz egiteko.

    Oso erraza da eta wordpress, aukera ona da.

  2. Josu, mila esker zure laguntzagatik 🙂

    Todos hacíamos Nireblog, no sólo David y yo.

  3. No es un adios, es una mutación en WordPress.

    Gracias por la confianza estos años Josu y Sakrow

Leave a Reply