Youtube edo Googlevideo-ko bideoak deskargatzeko Firefoxeko Videodownloader plugina erabili dezakezu.
Plugina instalatu ondoren Egoera-barran irudi berri bat agertuko zaigu.
Orduan deskargatu nahi dugun bideoa dagoen helbidera sartu eta Egoera-barrako irudi horretan klikatuz bideoa deskargatu ahal izango dugu gure ohiko karpetan.
Interneteko zerbitzu hauek bideo fitxeroak .flv formatuan banatzen dituzte eta formatu horretan dauden bideoak Mplayer edo VLC Media Player aplikazioekin ikusi ditzakegu.
Behin fitxeroa deskargatuta izanik formatoa aldatu ahal diogu, adibidez .avi edo .mpeg formatuetara. Horretarako ffmpeg aplikazioa erabili dezakegu GNU/Linuxeko terminala erabilita.
Aplikazio hori ez badugu instalatuta, behin terminala abiarazita ohiko komando erabiliko dugu instalatzeko.
sudo apt-get install ffmpeg
Instalatu eta gero, bideo fitxeroa dagoen direktoriora sartu eta ondoren,
ffmpeg -i artxiboa.flv artxibo_berria.mpeg
edo
ffmpeg -i artxiboa.flv artxibo_berria.avi
egin eta fitxeroa dagokion formatuan izango dugu.
Dena den badago Interneten aplikazio bat adierazi dugun lana gugatik egiten duena: Vixy.net. Bertan bideoaren helbidea idatzi, formatua aukeratu eta bideoa zure disko gogorrera deskargatuko da.
Leave a Reply