Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK, INSTAGRAM

Itzulera

argazkiak

Orain dela urte bete pasatxo, San Jose bueltan, blog honetan Instagram sare soziala utziko nuela idatzi nuen, aurretik Facebook utzi nuen bezala.

Garai hartan albisteak ez ziren batere argiak Menlo Parkeko konpaniaren inguruan. Cambridge Analytica afera zela eta, Zuckerberg-en proiektuek jende askoren konfiantza galdu zuten. Eta hala egin nuen eta urte betean ez dut Instagramen argazkirik publikatu. Kuxkuseatu bai baina publikatu ez.

Koronabirus madarikatuak ekarritako konfinamendu garai honetan, bideokonferentzi artean, bulego inprobisatuen barrena, niretzako denbora behar nuela somatu nuen; bestela txarto amaitu behar genuen konfinamendu garaia!

Horrela, aldizka kirola egin behar nuela eta nire argazkiak egiteko gaitasuna hobetu behar nuela erabaki nuen.

Nire harridurarako konfinamendu garaian kirola maiz egin dut eta argazkilaritza hobetzeko ere eman ditut nire pausotxoak. Memo Flores argazkilariaren oinarrizko ikastaroa egin dut eta baita asko irakurri, bereziki sarean.

Horretan nenbilela Xataka Foto webgunean artikulu hau aurkitu nuen: Instagram, una herramienta genial para aprender fotografía, eta bertan irakurritakoak sare horreetara itzultzeko motiboak eman dizkit.

Denak esaten dute eginez gehiago ikasten dela eta argi dago argazki onak egiten ikasteko argazki asko egin behar direla. Txar asko eta onak bakanak.

Ondo erabilita asko ikasi dezakegu sare horretatik eta beraz, beste aukera bat emango diot, Flickr zerbitzuari eman nion bezala.

Pasadan asteazkenean Dantzaren Nazioarteko Eguna aitzaki moduan hartuta, konfinamenduan ateratako argazki bat publikatu nuen, bigarren garai honetako lehena. Denbora gutxitan “like” batzuk lortu nituen baina nik komentarioak nahiago: zergatik gustatu zaizu? zergatik ez? Zer hobetuko zenuke? Enkuadrea? Enfokea? ISOa?

Horrela ikasten dugu: egin eta ebaluatu, berregin eta berrebaluatu.

4 Comments

  1. Ene Josu, IGn argazkia jarri eta zer espero duzun idatzi ez… Esparru horretan egiten dena egin dute (dugu): “like” eman. Iruzkinena garesti dago; ez da blogen kontu bakarra 😉

  2. Comment by post author

    Baina eskolan bezela hobetzeko modu bakarra, ez? 😉

Leave a Reply