Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

BIDEOAK, firefox

Youtubeko bideoak entzuteko

Azken egunotan arazo bat somatu diot nire Ubuntu sistemari: Youtubeko bideoak ez nituen entzuten Firefox erabiliz.

Foroetan bilatzen ibili eta gero, badirudi Flash Playeren eguneraketa batekin konpontzen dela arazoa.

Beraz webgune honetatik .tat.gz fitxeroa deskargatuko dugu. Fitxero hori deskonprimitu eta gero install_flash_player_9_linux direktorio bat sortuko da.

Orduan terminal bat abiaraziko dugu eta direktorio horretara joango gara, gero ./flashplayer-installer idatziko dugu eta programa instalatzen hasiko da.

Momentu batean Firefox ixteko eskatuko digu eta gero Firefox instaltuta dugun karpetaren helbidea. Nire kasuan /usr/lib/firefox da.

Orain entzuten ditut Youtubeko bideoak.

2 Comments

  1. Barkatu pelmada, baina hasieratik Flash Automatix-ekin instalatuz gero, arazo hauek ez dira gertatzen. Ni ere zoratuta ibili nintzen aurreko Ubuntua eta soinuarekin, eta Automatix-ek konpondu zidan dena.

  2. Ez dago zer parkatzerik.

    Webgune honen xedea horixe da. Nik ubuntu euskaraz erabiltzen dut eta hemen saiatzen naiz izandako arazoak nola konpondu ditudan aurkezten beste batentzat baliagarri izango direlakoan.

    Seguru euskal ubuntalari guztion artean norbaitek arazo berdina izan duela eta beste era batera konpondu duela. Beraz oso ondo dago zuek ere, webgune honen jarraitzaileok, zuen aportazioak egitea.

    Automatix hori probatu behar dut.

    Eskerrik asko Gari eta segi horrela.

Leave a Reply