Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

MUSIKA

Kopla barriak erdaldunek jarriak (16)

Nork ez du kantu-poteoan Xalbadorren heriotzean abestu?

Asko izan dira Xabier Lete poeta eta kantariak sortutako abesti hau bertsionatu dutenak: Erramun Matikorena, Pier Paul Berzaitz,…

Azken asteotan famatu egin da Rozalén abeslariak egindako bertsioa.

Egia esan, ez da lehenengoko aldia Albeceteko abeslariak euskaraz abesten duela: Kolaborazio bat egin zuen Olatz Salvador kantautorearekin bere Aho Uhal diskoan, Donostiako Zinemaldian Zea Mays taldearekin abestu zuen zuzenean eta baita Gaztea irratian ere bai.

Harrigarria da ahoskera zuzenarekin abesteko daukan gaitasuna eta argi eta garbi du zergatik abesten duen euskaraz.

1 Comment

  1. Neuri ere gustatu zait Rozalenen bertsioa, Josu, eta, aldi berean, harritu bere ahoskerak.

Leave a Reply