Batzutan interesgarria izan daiteke Gnome saio bat hastea supererabiltzaile moduan. Horretarako pausu batzuk jarraitu beharko ditugu. Ikus ditzagun.
Lehenengo root erabiltzaileari pasahitza ipini behar diogu. Horretarako hurrengo komandoa idatziko dugu:
$ sudo passwd root
Ondoren lehenengo zure pasahitza sartu eta gero supererabiltzailearena bitan.
Gero supererabiltzaileari saio grafioak hasteko baimena eman behar diogu. Horretarako hurrengo komandoa erabiliko dugu:
$ sudo gdmsetup
Edo baita Sistema –> Administrazioa –> Saio hasieraren pantaila –> Segurtasuna
Orduan onderengo pantaila ikusiko dugu:
Eta markatu “Baimendu sistema lokaleko administrazaileari saioa hastea” aukera.
Orain sistema grafikoa berabiarazi eta root moduan hasi saio berria baina KONTUZ!! supererabiltzailea zara eta edozer gauza egin dezakezu!!
Leave a Reply