Gaur .rar fitxero bat pasatu didate eta erauztekotan fitxategi kudeatzaileak errore bat eman dit: mota horretako fitxeroak ezin dituela erauzi.
Orduan internetetik bilatu eta oso era errazean aurkitu dut fitxeroa erauzteko era. Horretarako unrar aplikazioa instalatu behar da betiko moduan (adi! root izan behar da):
#apt-get install unrar
Aplikazioa Internetetik deskargatu eta instalatu ondoren fitxategi kudeatzaileak posible du .rar fitxeroak erauztea.
Zigor A. Eiguren
Aupa Josu!
Erabiltzen baduzu file-roller (Ubuntu Gutsirekin) .rar-ak ulertzeko ahalmena dauka hasieratik (Ubuntu Feisty-n ez zituen ulertzen, eta unrar erabili behar zen).
Hau diñot, beharbada oranindik hari omen zarelako erabiltzen unrar eta file-roler -ekin grafikoagoa denez eta posible denez beste formatoak irakurtzea, ba erosoagoa ematen du.
Agur…
Josu
Aupa Zigor,
ba ez, Gutsyn gertatu izan zait eta textuan adierazten dudan moduen konpondu nuen.