Gaurko albiste hau ez da zuzenean Ubunturi buruzkoa, baina uste dut euskal software askearen erabiltzaileontzat oso interesgarria dela.
EuskalGNUk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko sostenguarekin, GNU/Linux-eko mahaigaina eta aplikazioei buruzko kalitate handiko euskarazko bideo-tutorialak sortu eta sarean eskegi dituzte Cretive Commons lizentziapean. Horretarako Debian distribuzioaren Gnome izan dute kontuan.
Fitxeroak Ogg (Theora eta Vorbis) formatuan eginak daude eta nahiko pisutsuak dira, 94 eta 345 Mbyte arteko tamainarekin, beraz lasai deskargatzerakoan.
Gaiak eta loturak hauexek dira:
00.- GNOMEren fitxategi-kudeatzailea
01.- GNOMEren panela
04.- Inprimagailua konfiguratzea
07.- GNOMEren aplikazio gehigarriak
08.- Evolution posta-bezeroa (I)
09.- Evolution posta-bezeroa (II)
10.- Epiphany web arakatzailea
12.- OpenOffice.org Calc
14.- Gimp
15.- Inkscape
16.- GNOMEren jokoak
Dena den, fitxategi guztiak Unibertsitateko zerbitzari honetan dituzue: http://ehux.ehu.es/bideoak/
ibai
Diozun bezala, oso interesgarria.
iker
Bai, oso interesgarria. Disko gogorrean daude denak iada. Oso azkar jeitsi zaizkit gainera.
Josu O.
@ibai, @iker. Eskerrik asko iruzkinengatik