Atzo Garik iradokizun bat bidali zidan posta elektronikoz:
“Badago bug bat, euskaraz bakarrik dagoena. Dokumentu bat beste karpeta batetara mugitzerakoan idazmahaian “reset” bat gertatzen da. Aspalditik sufritzen dut eta banuen susmoa euskarazko Ubuntuetan bakarrik gertatzen zela. Atzo Teketenek konfirmatu dit hori, baita Israeldarrez ere dagoela bug hori, baina oraindik ez dutela atzeman zergatik den.
Blogean hortaz hitz egingo bazenu, gutxienez jendeak jakingo luke ez dela gertatzen zaion pertsona bakarra.“
Ba ni nintzen hoietariko bat, niri ere gertatzen zait “reset” hori eta uste nuen nire ordenagailuaren arazoa zela Garik komentatzen duena. Bistan da ez dela horrela eta Ubuntu euskeraz erabiltzeko aukera egin dugunok sufritzen dugula.Eta badirudi Israeldarrak ere bai.
Bueno ba asuntua zera da zerbait egin beharko dela ez?
Lan proposamen bat:
- Badirudi arazoa locale-etan dagoela. Norbaitek errebisatuditu? Badirudi baietz. Jarriko zenukete zuen emaitzak komentarioetan?
- Ubuntu Debianen oinarrituta dago. Ba al dago Debian euskaraz duen erabiltzailerik? Debian-en ere arazo berdina gertatzen da?
- Guk arazo hauek Gnome-n sumatu ditugu. KDE-en berdin gertatzen da?
Arazo hau konpontzeko auzolana proposatzen dugu. Prest?
Magic
Kaixo Josu:
Zirikteroak-en gai hori ere atera zen.
Nik ez dut sekula arazo hori izan. Orain ere Ubuntu 8.10ekin dena primeran dabil, oraingoz. Hori bai, euskaraz instalatzen badut ere, gauza dezente ingelesez agertzen zaizkit.
Ez dakit nire instalazioan zer edo zer gaizki egiten dudan edo itzulpena amaitu gabe dagoen.
Nolanahi ere, aipatzen duzuen arazo hori niri ez zait sekula gertatu.
jolaus
Bai, horrelaxe da. Nik Gutsy Gibon instalatu nuenetik nabaritu dut akats hori. Hasieran ekipoaren arazoa izango zela pentsatu nuen. Baina gero, Fultxok arazo bera zuela adierazi zuenean, bertsio haren arazoa izango zela pentsatzera heldu nintzen. Baina harrez gero, bi bertsio atera dira eta arazoa hortxe darrai. Zerbaitetan lagundu badezaket, ni prest.
assar
Librezalen aspaldi hitz egin genuen horretaz, hari honetan. Hor konponbide bat proposatu nuen, hain zuzen “nautilus.mo” fitxategia (arazoa sortzen duena) ordezkatzea.
Gaur bertan beste hari hau ireki dugu. Arazoa eragiten duen katea identifikatu dugu. Orain konponbidea nora bideratu erabakitzea falta zaigu.
tusfo
Aupa lagunak! Neuk ere bug hori pairatu dut bai hardy-n bai intrepid-en ere, eta lan proposamen horri neure apurra eskaini nahi diot. Debian ere erabiltzen dut (euskaraz, noski) eta horretan ez da gertatzen, ez etch-en, ez testing-ean ezta sid-ean ere. LinuxMint-en (ubuntu-n oinarritua da) bai gertatzen da. KDE-n ez da gertatzen, ez ubuntun, ez mint-en, ez debian-en ere. Arazoa nautilusen ei da.
Besarkada eta ea laster konpontzen den.
Gari
Eskerrik asko Josu, gaia ateratzeagatik.
Badago beste bug bat, audioarekin zer ikusia duena: Youtubeko bideo bat ikusten ari naizenean, sarritan bolumena guztiz jeisten zait, eta ezin izaten dut konpondu, ez bada sistema berrabiaraziz.
Orain arte laneko Ubuntuan bakarrik nuen arazoa, baina atzo konturatu naiz etxean ere gertatzen zaidala. Beste norbaitek arazo berdina du?
jolaus
#assar: irakurri ditut aipatzen dituzun hariak. Aipatzen duzun nautilus.mo fitxategiaren bila aritu naiz baina ez dut aurkitu. Kasualitatea, gaur bertan Namek-ek eraldatutako fitxategia Euskalsource-etik jaitsi daitekeela aipatu digu gure blogan. mo fitxategiarekin batera terminalean idatzi beharreko lerroa ere ematen da; oso erraza egin zait fixtategia ordezkatzea. Zuk diozun bezala, akatsa desagertu da.
#Gari: nik ere arazo bera somatu dut; YouTube-ko bideoekin bakarrik ez, flash fitxategi guztien audioarekin. Soinua etorri eta joaten da nahi duenean. Nik uste nuen arazoa orokorra zela, ez bakarrik euskarazko bertsioarena; orokorrean, Honekin lotura zuelakoan nengoen. Beraz, arazo hori ere euskarazko bertsioan soilik gertatzen da ere?
assar
#Gari: nik ez daukat arazo hori. Jolausek aipatzen duen harian azaltzen dena bai, hori gertatzen zitzaidan: Firefoxen soinua zuen Flasha erabiltzen nuenean, ezin nuen beste edozein aplikaziotako soinurik entzun. Firefox itxi behar nuen soinua libre geratzeko eta beste aplikazioek erabili ahal izateko. Hala ere, Intrepid instalatu nuen asteburuan eta orain desagertu egin zait arazo hori.
Egunero entzuten dut Jamendoko musika (Flash erreproduzigailu bat dauka) eta ez dut zuen arazo hori inoiz antzeman.
Josu O.
Hau bai benetako auzolana! (orain crowdsourcing esaten omen da 😉 ).
Bueno, nik assar-ek komentatzen dituen librezaleko hariak jarraitu ditut eta karpetak kopiatzerakoan ondo dabil. Dena den uste dut beste bug bat dagoela zeren eta karpeta bat esteka batera (ln) kopiatu nahi badut “reseteoak” berdin jarraitzen du ea aurkitzen dugun bug berri hau.
Dena den, ezin da .mo fitxeroa errepositorioetara jaso eguneraketak automatikoki egiteko?
#Magic:Euskararen asuntoa gauza birengatik izan daiteke, bata hizkuntza pakete guztiak ez dituzula instalatuta edo plikazio ugari izatea instalatuta eta aplikazio hoiek ez egotea euskaratuta.
Soinuaren arazoa nik ere jasan nuen baina orain uste dut konponduta dagoela.
Eskerrik asko guztioi zuen partaidetzagatik.
Josu O.
Kaixo berriro ere,
IKTeroen blogean Namen-ek Euskalsourcen gure arazoaren soluzioa publikatu dutela komentatu du.
Probatu dut eta oso ondo dabil; aurreko iruzkinean komentatutako errorea ere konponduta dago. Probatu
xezpeleta
Orriaren bukaeran daukazue soluzioa:
https://bugs.launchpad.net/bugs/197224
jolaus
#Gari: audioarekin nik ere arazoak ditut. Ezin dut ezer entzun nire eramangarriaren bozgorailuetatik. Aurikularrekin, berriz, ez daukat arazorik. Tarteka, Ubuntu abiarazten dudanean sistemaren ongi etorri doinua entzuten hasten naiz baina segituan mozten da (gehienetan hori ere ez).
Ez dakit arazoaren muina non dagoen. Denetatik irakurri dut (Pulseaudio izango dela, Alsa izango dela…) baina probatutako irtenbideek ez didate arazoa konpondu. Sistema/hobespenak/audio-ra joaten naizenean Sistema gertaeretan “Autodetektatu” hautatu daukat. Aukera ezberdinak probatu ditut eta ezer ere ez. Soinu erreprodukzioan HDA Intel ALC880 Analog (ALSA) hautatzen badut, Proba exekutatzerakoan errore mezu hau bueltatzen dit:
“audiotestsrc wave=sine freq=512 ! audioconvert ! audioresample ! gconfaudiosink: Could not open audio device for playback.”
Eroore horren atzetik ibili naiz sare osoan baina fundamentuzko irtenbiderik ezz dut aurkitu oraindik. Norbaitek ba al du arazo honen inguruan informazio gehiagorik?
Josu O.
@jolaus: konturatu naiz nire portatilean ere bardin gertatzen zaidala, etxekoan ez.
Lortu duzue konpontzea?
jolaus
Kaixo Josu
Lortu dut audioa behar bezala entzutea. Baina egia esaten badizut ez dakit oso ondo zer egin dudan; gauza batzuetarako oraindik oso berde nagoela onartu beharrean nago.
Audioa ez edukitzetik edukitzera pasa tu nintzen bitarte horretan, VLC instalatu nuen eta jarraian Pulse Audio Device Chooser-ekin ere saltsatan aritu nintzen. Horrela, jakin gabe oso ondo nola, audioa berreskuratu nuen.
Dena den, soinu hobespenetan HDA Intel ALC880 Analog (ALSA) hautatzen dudanean errore mezu hori bertan dihardu.
Sentitzen dut laguntza gehiagorik eskaintzeko aukerarik ez izatea 🙁