Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Asteroidea txukuntzen

Blogging
Blogging

Dagoeneko hamalau urte dira (ia hamabost!) nire etxetxo digitala den asteroide hau martxan jarri genuela. Hasierako asmoa betikoa: proiektua abiarazi eta prozesuan ahal zen guztia ikasi.

Hasiera baten Blogsome plataforma erabiltzen hasi ginen eta handik urte batzutara Blogsome ixtera zihoanean nire dominio propioa hartzea erabaki nuen. Guebs.com zerbitzuan “aterperatu” genuen asteroidea eta bertako kideen laguntzarekin eta bereziki Lorenaren laguntzarekin berriro hasi ginen hegan.

Momentu hartan asko ikasi genuen zerbitzarietaz, WordPress zerbitzuari buruz, CSS eta PhPri buruz. Snowblind itxura edo “themea” aukeratu genuen eta hor ibili da, gure asteroidetxoa urte guzti hauetan gora eta behera.

Snowblind itxuraren arduradunek proiektua erdi utzita zeukaten eta aste honetan, WordPresseko eguneraketa bat egin ondoren, konturatu naiz iruzkinak ez zirela ikusten artikuluetan. Beraz etxe-garbiketa bat egitea pentsatu dut eta blogaren itxura aldatu dut. Orain Rowling itxura jarri diot.

Lehenetsitako koloreak aldatu, alboko zutabeak pixka bat txukundu, artikuluen lehenetsitako formatua aldatu, plugin batzuk kendu beste batzuk ipini, eta hemen daukazue asteroidearen itxura berria.

Zer deritzozue? Zelan geratu da?

2 Comments

  1. Ez du itxura txarrik, Josu.
    Ea “chapa y pintura” baino gehiago den 😉
    Ni, oraindik, Blogger zerbitzuan nabil. Bai, badakit aldatu beharko nukeela baina…

    • Aupa Iñaki, aspaldiko!

      Ba bada garaia gure Blogger zaharra aldatzeko!!! jajaja

      Ea lortzen dudan gehiagotan idaztea.

      Primizia moduan, gaur bertan beste artikulutxo bat publikatuko dut eta seguru gustokoa izango duzula 😉

      Stay tuned!

Leave a Reply