Aurreko sarreran esan nuen Ubuntu 9.04 eguneratzerakoan OpenOffice 3.0 bertsiora eguneratzen duela baina ingelerako bertsioan.
Bulegotika pakete hau euskaraz izateko Jolaus-en gomendioak jarraitu ditut:
- EuskalGNU webgunetik deskargatu paketea.
- Aurreko bertsioa desinstalatu:
sudo apt-get remove openoffice*.*
- Ondoren, jaitsitako paketea deskonprimitu bere gainean eskuineko botoiarekin klik eginez eta “Erauzi hemen” hautatuz edo terminalean ondorengo komandoa erabiliz:
tar -zxvf OOo_3.0.0_LinuxX86_install_eu_deb.tar.gz
- Terminala erabiliz DEBS izeneko karpetara joango gara eta deb paketeak instaltuko ditugu:
cd DEBS_karpetaren_helbidea
sudo dpkg -i *.deb
- Ondoren menuak instalatuko ditugu:
cd desktop-integration
sudo dpkg -i *.deb
Orain bakarrik falta zaigu Xuxen zuzentzaile ortografikoa instalatzea. Bertsio honetan aplikazioaren Hedapen moduan aurkituko dugu eta instalatzeko menuan aukeratuko ditugu: Tresnak > Hedapenen Kudeatzailea. Ondorenlehio berri bat agertuko da eta bertan Eskuratu hedapen gehiago hemendik aukeratuko dugu eta Hedapenen webgunera joango gara. Bertan Xuxen bilatu eta instalatuko dugu.
alex
Uste dut azken urratsa falta dela, menuarena hain zuzen. Jolausenean konpleto dago.
Josu O.
EZ nuen ipini nik ez nuelako behar izan, baina agian beste kasuren batean beharrezkoa izango da.
ESkerrik asko Alex.