Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK

Kontraargia

Aurreko baten komentatu nuen Mario Pérez eta bere “El blog del Fotógrafo” jarraitzen nuela. Argazkigintza praktikatuz ikasten denez eta ni prozesu horretan nabilenez “Fotografía sin salir de casa” liburua erosi nion eta bertan agertzen diren ariketak egiten hasi naiz.

Lehenengo ariketa kontraargi bat da. Kontraargia argi iturri batek argitzen duen norabidearen kontrako aldetik ateratako argazkia da.

Argazki hau kameraren eskuzko modua (modo Manual M) erabiliz aterata dago eta flash barik. Horrek suposatzen du argia neurtu eta gero esposizioa doitu egin behar izan dudala.

Zer iruditzen zaizue?

Leave a Reply