Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Rentrée

Rentrée Frantsesek “rentrée” hitza erabiltzen dute itzulera adierazteko. Lanera, eskolara; errutinara azken finean.
Datozen asteak eta hilabeteak oso gogorrak izango direla uste dut.

Hurrengo egunetan ikasturte berria hasiko dugu. Krisia dela eta, denbora eta baliabide gutxiago lan berdina egiteko, edo gehiago. Gaitz-erdi, lana daukagu eta.

Aprendices taldekoek oso gogor hasiko dugu ikasturte berria eta WordPress eta Ubuntu gaiak jorratuko dituzten tailerrak antolatu ditugu Deustuko Unibertsitateko e-ghost taldearen laguntzarekin; oso interesgarriak eta formatu berriak landuz gainera.

Aurten ere “Arrautzen klasika” kotxez egingo dut; ea datorren urtean txirrinduz egiteko gai naizen.

Esandakoa, “rentrée” gogorra datorkigu baina baita proiektu berri askorekin ere. Adi egon!

Argazkia: “La rentrée des classes – digital scrapbooking” by sebscrap.

0 Comments

1 Pingback

  1. Berlin | Josu Orbe

Leave a Reply