Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

LIBURUAK

Loiolako hegiak.

Hegiak eta ertzak Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria. Elkar. Berria.

Zer gertatu zen Loiolan 2005tik 2007ra? Zer gertatu zen Txillare baserritik Loiolako Basilikara eraman gintuen prozesuan?

Galdera hauek erantzuten saiatzen da Imanol Murua UriaLoiolako hegiak” izena duen liburuan. Horretarako, prozesu horretan izandako hiru pertsonen (Jesús Egiguren, Arnaldo Otegi eta Iñigo Urkullu) ikuspuntu desberdinak bildu eta azaleratzen ditu. Bakoitzak bere egia Euskal Herriko hegitan barna nabigatzeko, baita Suitza eta Norvegiakoetan ere. Jolas polita Imanolek egiten duena izenburuarekin!

Adierazpen andana, datu andana, berez oso konplexua izan behar duen gai bati heltzeko. Dena den, honek ez du oztopo izan behar liburuaren hirurehun orrialde pasatxoak ia zuzenean irakurtzeko. Estilo periodistikoak asko laguntzen du horretan.

Liburua amaitu eta gero zapore gazi-gozo bat geratu zait. Batetik gazia, Euskal Herriko gatazkaren gaiari irteerarik ez diodalako ikusten eta bestetik gozoa, ikusi dudalako pertsonen arteko “feeling”-ak asko egin dezakeelako zailtasunak deusestazen.

Argazkia. Josu Orbe.

Leave a Reply