Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

INTERNET

Wikipediak 10 urte

wikipedia Historian zehar asko izan dira gizakiaren jakituria biltzeko saiakuntzak. Alexandriako liburutegitik hasi, Frantziako Ilustrazioan Diderotek egin zuen saiakeratik pasatu eta XXI. mendera heldu gara helburu berarekin. Gauza da orain komunikazio teknologiei esker posible izan zaigula jakituri guzti hori era erraz batean bildu eta zabaltzea.

Jimmy Wales ekintzaile estatu batuarra izan zen ideia izan eta praktikara eraman zuena: gizateriaren jakituria biltzea era kolaboratiboan webgune ireki batean. Eta Wikipedia sortu zuen.

Akademiatik kritika ugari izan ditu proiektuak baina errealitatea askotan oso gordina da eta Wikipedia aurrera doan einean beste saiakera akademikoago batzuk bidean gelditu dira (Encarta adibidez).

Bestalde, proiektu honekin hizkuntza gutxituek aukera izan dute bere garapenerako, era ireki eta errazean sarrerak gehituz hizkuntza bakoitzeko bertsioetara. Euskarak ere 63.000 sarreratik gora ditu Wikipedian, auzolanean egindako jakintza bilgune honek. Euskaraz egindako handienetarikoa; handiena ez bada.

Uste dut gure kulturarako oso interesgarria dela Wikipedian bultzatzea; sarrera berriak sortuz, daudenak hobetuz …

Oraintsu entzun dut Eusko Jaurlaritzak dirutza gastatuko duela euskarazko Entziklopedia bat sortzeko proiektuan. Eta, ez zan hobea izango Wikipedia moduko proiektu ireki batean inbertitzea diru hori?

Leave a Reply