Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Diderot-i imitatzen. Wikipedia euskaraz.

Denis Diderot - Alix - Vanloo.png
Zabalduri esker deialdi honen berri izan nuen: Euskarazko Wikipediak behar zaitu!

Dagoeneko denok jakingo duzue zer den WIKIPEDIA: sareko entziklopedia librea. Euskaraz 7000 artikulu baino gehiago ditu, jendearen borondatez publikatutakoak.

Eta saiatu naiz, Diderot, Voltaire, Rousseau eta besteei imitatzen. Nire lehenengo ekarpena “asteroide” hitza izan da webgune honekin lotutako hitz bat eta Wikipedian ez zegoena.

Egia esan niri gehiago gustatzen zaizkit Leonardo edo Galileo Galilei, baina oso ondo sentitu naiz Ilustratu frantzesei imitatzen. Aitortu egin behar dut, beti izan diedala holako inbidia sanoa kataluniako internautei; programa edo aplikazio guztiak dute bere katalanerazko bertsioa, gero eta gehiago ikusten duzu galegozko edo asturierazko bertsioak ere. Eta non geunden euskaldunak? Espabilatu egin behar gara. Euskara presente egon behar da web 2.0 honetan eta horretarako lankidetza behar dugu; AUZOLANA!!.

Artikulu hau idazterakoan Dideroten sarrerarik ere ez zegoen, beraz hori izan da nire bigarren ekarpena. Orain gorago ikusi dezakezuenez Wikipedian ez dago Voltaire edo Rousseau bezalako filosofo handien sarrerarik euskaraz. Seguru sarean badagoela folosofo euskaldunen bat hoien ekarpenak egiteko moduan dagoena. Saiatu oso erraza da.

Leave a Reply