Eskarmentuaren paperak. Anjel Lertxundi. Alberdania.
Berrogei urteko ibilbide literararioaren aipuak batzen eta lotzen ditu Lertxundik liburu honetan. Aintzinako emakume eta gizonen jantziak bezala, liburu honek teselez egindako gona edo prakak ekarri dizkit gogora. Txikitako oroitzapenak, irakurritako testu gogoangarrien erreferentziak, barne hausnarketa pertsonalak; horrek guztiek osatzen dute testu interesgarri hau.
Agian Berria egunkariko bere lekutxoan blog estiloan egunero idaztearen ondorioa izan daiteke testu “fragmentario” honen arrazoia. Estilo horrek erraztu eta ritmoa ematen dio irakurketari. Oso gaur-egungoa iruditzen zait.
Dena den gehien harritu nauena izan da eriotzaren gaia hain presente egotea liburu guztian zehar. Bereziki gai hau “tabu” bezalakoa delako gaurko gure gizarte moderno honetan. Izkutatzen saiatzen gara eta Lertxundik gainazalera ekartzen du irakurlearen hausnarketa pertsonala eragiten duelarik.
Noemí
Nik gauza bera pentsatu nuen irakurtzean: blog baten moduan idatzita zegoela liburua. Dena den, idazki edo paragrafo bakoitzak liburu mardul oso bat idazteko bidea zabaltzen du, hain dira trinkoak esanguraz eta formaz ere bai.
Josu O.
Ba bai Noemi, paragrafo bakoitza, naiz eta aipu txiki bat izan, hausnarketa sakonak egiteko aitzaki aproposa izan daiteke