Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

INTERNET

Louis Daguerre

Gaur Google bilatzailea erabili baduzue ondorengo pantaila ikusiko zenuten

DAguerreDoodle hau Louis Daguerre euskal jatorriko fisikari frantsezaren omenez agertu zaigu, 224 urte direlako Cormeilles-en-Parisis herrian jaio zela. Eta, zergatik da hain famatua Daguerre jauna? Ba argazkigintzari egindako ekarpen garrantzitsuengatik da ezaguna. Besteak beste dagerrotipoa asmatzeagatik, eta lehendabiziko aldiz gizakia argazki batean ateratzeagatik.

Aurreko egun batean egunkarian irakurri nuen, Unibertsitateko irakasle bati egindako elkarrizketa batean, ze jende gutxik zekien Wolframioa, elementu kimikoa, Bergaran aurkitu zela Elhuyar anaien ikerketei ezker.

Eta pentsatzen hasita… zein gutxi dakigun gugandik hain hurbil egindako zientzari buruz!

Leave a Reply