Dagoeneko hirugarren edo laugarren aldiz izango da Cirque du Soleil Bilbon egon dena eta atzorarte ez naiz sekula egon zuzenean espektakulu hau ikusten. Telebistan ikusiak nituen Quidam, Saltimbanco eta besteren bat, baina zuzenean ez naiz inoiz egon atzorarte eta oso ederra iruditu zitzaidan Miribillako Bilbao Arenan eskeinitako Alegría ikuskizuna.
Cirque du Soleil konpainiak eskaintzen dituen produkzio guztietan bezala, zirkuan ohikoak izan daitzekeen ekitaldiak (trapezistak, kontortsionistak, barra errusiarrak, malabaristak, pailazoak,..) era berezi baten emanak dira. Atzetik beti dago historio bat, hari bat, eta oraingo honetan gaztetasuna, indarra eta poza dira gai garrantzitsuenak. Honi jantziak, zuzeneko musika, munduko artistarik hoberenetarikoak eta produkzio eszeniko izugarria gehitzen badiogu sekulako ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu.
Alegría ikuskizuna orain ia hogei urte estreinatu zen (1994an) baina argi ikusten da eboluzio baten emaitza dela eta merezi du hain garestiak ematen duten sarrerak erostea, naiz eta hori espektakulua ikusi eta gero egiaztatu behar duzun.
Egoitz
Ni, hiru edo lau aldiz joan naiz eta oso ikuskizun ederra iruditu zait. Gutxien gustatu zaidana “Quidam” izan da baina beste edozein zirku baino hobea. zu atzo joan zinen eta ni berriz gaur.
admin
Ba komentatu ea zer iruditzen zaizun.
Egoitz
Ni guztietara joan naiz, “Quidam (2000)”, “Saltimbaco (2003)”, “Dralion (2005)” eta “Alegría (2012)”, ez naizenera joan “Varekai (2009)”-an izan da. Lehenik eta behin Quidam eta Saltimbaco ikusi nituen zuzenean, honen ostean eta ordenagaluari ezker ikuskizun gustien filmak jeitsi, eta ikusi ditut, Alegría ikuskizuna asko gustatu zitzaidan eta famlia-ri komentatu nion orain dela sei hilabete ikuskizun hau ikusteko, Bilbora etorriko zela jakitean. Alegría ikuskizuna gehien guztatzen zaidana da, bakarrik pega bat ikusi diot, zirkuko karpa borobilean ez dela izan, nire ustez karpa borobilean hobeto ikusten da zeren eszenatokia hobeto zuzenduta dago.
admin
Karparen asuntoa horrela daukate pentsatuta. Ikuskizun batzuk karpan ematekoak dira eta beste batzuk “Arena”-tan, hau da pabiloietan edo teatroetan edo…
Zein iruditu zaizu numerorik hoberena? Niri “camas elasticas” asko gustatu zait. Zuri?
Egoitz
Niri suarekin egindako malabarismoak asko gustatu zait.
Egoitz
baita “hula-hoop”-arekin ibili dena ere asko gustatu zait