Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Blogger espiritua berreskuratzen sei urte eta gero.

Azken hilabete honetan blog hau pixka bat lokartuta egon da. Ez idazlearen ideia faltagatik, idazteko gogo faltagatik baizik. Asuntoa da bategatik edo bestegatik azken egunotan esateko nituen gauzak ez ditudala esan, edo hobeki esanda, idatzi. Nekatuta nago, askotan ahitua.

Irakurri dudan azken liburu benetan interesgarriaren aipua, Manchesterreko esperientzia ahaztezina edo Blogeu elkarteari buruzko nire iritzia edo beste gauza asko kontatzeko nituen; baita webgune xume honek sei urte egin dituela martxoaren hamaikan.

Eta horrexek eman dit indarra.

Askotan aurrera begiratzen dugu astoak azenarioari begiratzen dion moduan eta ez gara konturatzen gaur arte egin dugunak pena merezi izan duela eta ez dela alperrik egindakoa izan. Konturatzen gara sareak lagun pila eman digula eta baita ezagun asko ere. Horregatik atzera begiratu eta gogoz ekimena berreskuratu dugu haizeari letra txiki hauek emateko mundu osoan zabaldu ditzan.

3 Comments

  1. Kaixo Josu,

    Zorionak lehenik eta behin. Hilabetetako isiltasuna ahuntzaren gauerdiko eztularen parekoa da sei urteko jardunarekin parekatuta.

    Denok igaro izan ditugu geure krisiak, geldialdiak eta lasaialdiak sei urte hauetan. Baina bizirik jarraitzen dugu, eta hori da garrantzitsuena.

    Bestalde, gustura asko entzungo nuke Blogeuri buruzko zure iritzia eta, beraz, animatzen zaitut hemen horren inguruan idatz dezazun… Ea nik ikusten dizkiodan ilunen artean zuk argirik topatzen duzun.

    Besarkada handi bat.

  2. Sei urte? Ba ote zegoen blogik orduan? karkarkar
    Eutsi goiari, elkarrekin hitz egiteaz gain elkarri irakurtzen segi dezagun.

  3. Eskerrik asko Haritz eta Iñaki zuen mezuengatik. Mezuok idazten jarraitzeko indarra ematen didate.

Leave a Reply