Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Hitz magikoak

Eskerrik askoBadaude hitz magiko batzuk zeinak zauden tokian edo egoeran zaudela, besteengandik edozer lortzeko balio dutenak: irribarretxo bat, laguntza pixka bat, baso bat ur,…

Egun on, mesedez, eskerrik asko, zer moduz zaude, agur, parkatu,… dira hitz horietariko batzuk.

Gurean ez gaude ohituta normalean hitz magikoak erabiltzera eta bere jardunean erabiltzen dituenari pedantekeri puntutxo bat ere atxikitzen diogu.

Gai hauetan frantziarrak dira txapeldun; beraien jarioan bonjour, s’il vous plaît, pardon, au revoir, eta horrelakoak ugari entzuten ditugu, nahiz eta askotan guk gehiegikeri moduan hartu.

Baina betiko moduan, badago erdigune edo erdibide bat. Arrazoizko erabilera esan dezakeguna, eta askotan hori ere ahaztu egiten zaigu. Gauza da hitz magikoak erabilita, ezinezkoak ziruditen gauzak lortzeko gai garela. Bat-batean sekulako superindarrak lortzen ditugu eta gauzak errazagoak ematen dute.

Horregatik irakasleok ere, gure eguneroko jardunean, hitz magikoek eskeintzen dizkiguten aukerez baliatu behar gara gure ikasleak ere konturatu daitezen hitz hoiek ematen dizkieten superindar berrietaz.

 

Leave a Reply