Ematen du ni naizela bakarra garagardo marka famatu batek igandeko partidurako prestatu duen kanpaina ez zaiona gustatu. Agian urteek garraztu egin dute nire “templea” baina badaude gauzatxo bi bereziki ez zaizkidanak batere gustatu Athletic-eko jarraitzaile naizen aldetik.
Lehenengoa argazki hau:
Ez zait onargarria iruditzen gure jokalariak, ume eta gazteen eredu diren aldetik, honelako kainpanetan eta era honetan agertzea. Gazteen artean dagoen alkohol kontsumoa kontutan izanda, hori ekiditeko egiten diren programak zapuztuta geratzen dira mota honetako argazkiekin nire ustez.
Bestalde, igandeko bufanda banatzearen promozioa egiteko enpresa horrek bideo bat ere zabaldu du, nire ustez penagarria. Athletic, azken baten, sentimentu bat da eta niri behintzat bideo honek ez dit inolako sentimentu positiborik sortu. Ez dakit sortzaileek zer bilatzen zuten baina niretzako arlotada ganorabako bat besterik ez da eta ez naute bultzatu batek daki non egindako bufanda horren bila joatera eta are gutxiago garagardotxo bat hartzera.
Iñaki Murua
Niri, berriz, Josu, bideoa gustatu zait. Gogoan dut ardiak ekarri zituztela San Mames zaharrera eta ez nekin zergatia; bitxia iruditu zait (eta saiatuko naiz horrelako bufanda bat lortzen).
Argazkiaren kontuarekin, bestetik, zuzen zaudela uste dut. Horrelakoetan tentu handiagoz aritzea ezinbestekoa da.
admin
Ardien ideia bera ez zait txarra iruditzen baina nazkatuta nago euskaldun=arlote identifikazioarekin.
Raul
Guztiz ados zure postarekin Josu. Ezin dguAthleticeko irudia hain errez saldu.
Baina ez da arlotada bakarra:
Kutxabank: mosaikoak babestea etxe-kaleratzeen etekinekin.
Movistar: atsedenaldian oparien banaketa.
Petronor: Prezio berean Muskiz eta gure kamiseta zikintzea.
Nike, Umbro ala Adidaseko Asiako umeek egindako kamisetak saldu/erosi.
Azken finean arazorik nagusiena niretzako ez da alkoholaren publizitatea, baizik eta klubaren irudia bere osotasunean.
Against modern football!!!
admin
Eta zer deritxozu Coca-Cola eta Iberdrolako plastiko dekoloratuak?