Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

LIBURUAK

Zelan erabili eLiburutegia Android tabletetan

eLiburutegia eLiburutegia plataforma bat da. Bertan Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek Interneten bidez, eduki digitalen irakurketa eskaintzen dizute baina horretarako gai batzuk kontutan euki behar ditugu.

Plataformako liburuak irakurtzeko erabiltzaile kontu bat bat behar duzu. Oraindik ez baduzu zure auzo edo herriko liburutegira joan behar zara eta liburuzainari eskatu.

Bestalde liburuak irakurtzeko bi aukera dituzu: streaming bidez sarera konektatuta irakurri edo liburua deskargatu konexio barik liburua irakurri ahal izateko. Hori dela eta sistemak jabego intelektuala duten artxiboak kopiatzea galarazten duen Adobe etxearen DRM teknologia erabiltzen du. Horregatik Adobe ID kontu bat sortu behar dugu gure ordenagailu edo tabletetik.

Adobe ID kontua sortzeko enpresaren webgunera joango gara eta erabiltzaile bat sortuko dugu esteka honetako inprimakia osatuz.

Bestalde gure Android tabletean liburuak irakurtzeko aplikazioa instalatuta izan beharko dugu. Nik Aldiko erabiltzen dut. Aplikazio hau Adobe Digital Editions-ekin konektatu beharko dugu.

Behin kontu biak izanda eta aplikazioa prest, gure tableteko nabigatzailea erabiliz eLiburutegira joango gara eta gure gustuko liburua bilatuko dugu katalogoan edo sistemaren bilatzailean. Adibidez, ondorengo irudian Kirmen Uriberen Mussche liburua bilatu dugu.

eLiburutegia

Liburuaren irudiaren gainean klikatuz bere fitxa agertuko zaigu eta baita <Nahi dut> botoi bat. Botoi horretan klikatuz sistemak eLiburutegiko kontuarekin identifikatzeko eskatuko digu:

eLiburutegia

Identifikatu ondoren liburua sarean irakurri edo deskargatzeko aukerak ageriko dira eta Aldikorekin zabalduko dugu acsm fitxategia. Gogoratu 21 egun izango dituzula liburua irakurtzeko.

Leave a Reply