Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

LAGUNTZA - TIPS

Zelan erakutsi Youtubeko bideo bat zuk nahi duzun sekuentziatik hasita

Normalean Youtubeko bideo bat partekatzen dugunean hasieratik ikustea nahi izaten dugu baina egon litezke momentuak non sekuentzia zehatz batean hastea nahi dugunak.

Youtubeko bideoak bi eratan partekatu ditzakegu: estekaren bitartez edo beste webgune batean txertatuta edo enkapsulatuta. Ikus dezagun zelan egiten den egoera bakoitzean:

Bideoaren esteka partekatzen dugunean.

Adibidez 2011-2012ko Europa Leaguen Athletic-ek Manchesteren jokatutako partida historiko hartako bideoa helbide honetan ikus dezakezu:

http:// www.youtube.com/watch?v=3gqziUg0zxk

Esteka horretan bideoa hasieratik ikusiko duzu baina helbide horri #t=XXmYYs kodea gehitzen badiogu, non XX hasteko minutua eta YY hasteko segunduak diren, bideoa sekuentzi horretan hasiko da.

Adibidez Fernando Llorenteren goletik aurrera ikusteko bideoa (3:46 minutuan hasten da) goiko helbidea ondoren agertzen den moduan aldatu beharko zen:

http:// www.youtube.com/watch?v=3gqziUg0zxk#t3m46s

 Kode hau automatikoki ere lortu dezakezu Youtuben bertan. Horretarako, irudian agertzen den moduan <Partekatu> aukeratuko dugu bi aldiz eta estekaren azpian laukitxo bat agertuko zaigu markatu behar duguna eta bideoaren hasierako minutua adierazi behar dugu bertan.

 youtube1

Webgune baten txertatzen duzunean.

Webgune batean txertatzeko <Kapsulatu> aukeratu behar dugu eta orduan kapsulatzeko kodea agertuko zaigu

<iframe width=”560″ height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/3gqziUg0zxk” frameborder=”0″ allowfullscreen>

Orduan, kodigo horretan hasierako denbora sartu behar dugu bideoaren helbidearen ostean formato honekin

?start=denbora 

non denbora da zenbaki bat hasierako minutua adierazten duena segundotan. Adibidez Muniainen gola 9:16 minutuan ikusten da, orduan denbora zenbakia izango zen (9×60)+16= 556. Kasu honetan kodigoa geratuko litzateke:

<iframe width=”560″ height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/3gqziUg0zxk?start=556” frameborder=”0″ allowfullscreen>

Eta aukera horren emaitza ondorengoa izango litzateke:

Leave a Reply