Blog hau jarraitzen duzuenok badakizue azken aldi honetan “Kopla barriak erdaldunek jarriak” seriearekin ibili naizela buru-belarri. Lantxo horretarako sarean kuxkuxeatzen ibili behar izan dut dokumentazio lanak eginez eta benetako aurkikuntza eder bat egin dut: MARAL taldea.
Grupo Maral Argentinako Arrecifes hiriko musika taldea da eta taldeko partaideak hauexek dira: Adrián Charras, eskusoinua eta teklatuak; Christian Rodríguez, bateria eta perkusioa; Billy Vogt, gitarra eta baxua; Mª Eugenia Cozza, koruetan eta Mariana Dominé Irigoyen, ahotsa.
Azken honen euskal jatorritik eta Arrecifeseko Euskal Etxearekin duen loturatik dator bere errepertorioan talde honek euskarazko abestiak izatea eta baita “Canciones para la sobremesa” diskoa ere.
Oraingo honetan Itoiz taldearen “Lau Teilatu” abestiaren bertsio eder bat aukeratu dut. Baina sarean badaude abesti gehiago; adibidez: Aita Semeak, Txoria txori, Aitormena, Bok Ezpok, Askatu, Ikusi mendizaleak, Ilargia, Otsoa eta hartza, Guk Euskaraz,…
Disfrutatu Mariana Dominéren ahots ederrarekin, ziuraski bere garaian Pablo Zabaletak disfrutatu zuen moduan.
Leave a Reply