Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Game of Thrones Bermeon.

Game of Thrones. Arg. DeiaMedioetan agertu den moduan dirudienez “Game of Thrones” seriearen hurrengo denboraldiko irudiren batzuk Zumaian eta Bermeon grabatuko dira urrian. Badirudi Gaztelugatxe izango dela irudi horiek grabatzeko erabiliko den eszenatokietako bat.

Seriea jarraitzen baduzue konturatuko zineten ziuraski postprodukzioan egindako lanaren ondoren bertokoek ez dugula gure San Juan ezta ezagutuko ere.

Gogoratzen dot “Fuego eterno” pelikulan nola Imanol Arias (Pierre de Irigarai, Azkubiako jaunaren paperean)  igotzen zen Gaztelugatxeko eskaileratatik gora hamar segundoko eszena batean gero beste leku bateko ateko aldaba jotzeko, ez San Juan ermitakoa. “Game of Thrones” seriean ere zeozer antzekoa gertatuko dela uste dut.

Dena den, naiz eta Gaztelugatxek baduen bere magia eta ziuraski produktorakoek liluratuta geratuko ziren egin zuten bisitan, nire ustez Bermeon badaude beste toki batzuk egokiak izan daitezkeenak serierako. Adibidez Frantziskotarren konbentua eta klaustroa, Santa Eufemiako eliza edo zer deritzozue Tonpoioaren eta Aritzatxuren arteko belardietan halako bataila krudel bat, odolez betetakoa?

Zuk, irakurle, badaukazu serie honetarako beste toki proposamenen bat?

Leave a Reply