Silvio Rodriguez abeslariak Jon Maiarekin abesten du Nostalgia abestia
Jon Maia polifazetikoak bere “Kantu berri bat gara” lanean Silvio Rodriguez abeslari kubatarra gonbidatu zuen “Nostalgia” abestia euskaraz kantatzeko. Silviok baiezkoa eman eta hemen daukazue emaitza…
Lehen aldia da “Nova Trova Cubana” taldeko partaide izan zenak euskaraz abesten duena.
Abestia Gorka Hermosa akordeoilariaren musika eta Jon Maiaren letrarekin dator eta oso oroitarazlea da. Nire aita zenak ere jertsei granate bat zuen eta.
Iñaki Murua
Neuk ere jaso dut blogean, Josu, karkarkar.
Itzel gustatu zait.
Josu O.
Bai, behin ta berriz entzuteko modukoa