Ubuntu 9.10 instalatu nuenean gauza bat ez zitzaidan batere gustatu: Hasiera pantailan erabiltzaile zerrenda agertzen zen. Agian erosoagoa izan daiteke erabiltzailea sartu behar ez izatea baina niretzat seguritate arazo bat sortzen du horrek. Horregatik zerrenda hori zelan ezabatu bilatzen ibili naiz eta aurkitu dut modua Slice of Linux blogean.
GDM (Gnome Display Manager) da hasierako pantaila horretaz arduratzen den aplikazioa eta honelako itxura agertzen du 9.10 bertsioan:
Aldatzeko egin behar dena oso erraza da. Terminal bat abiarazi eta hurrengo komandoa idatzi:
$ sudo -u gdm gconftool-2 –set –type boolean /apps/gdm/simple-greeter/disable_user_list true
Saioa ixten badugu berriro hasteko erabiltzailea ere sartu beharko dugu.
“Enter” edo saguarekin klik egin eta gero erabiltzailea sartu beharko dugu.
Eta azkenik pasahitza.
Noizbait berriro erabiltzaileen zerrenda aktibatu nahi izanez gero komando berdina erabili dezakegu baina azkenengo true ipintzen duen lekuan false ipini behar dugu:
$ sudo -u gdm gconftool-2 –set –type boolean /apps/gdm/simple-greeter/disable_user_list false
1 Pingback