Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

KULTURA

The oak of Guernica. Gernikako Haritza.

Noizean behin holakoak ere gertatzen dira. Begira, blog hau jarraitzen baduzu dagoeneko jakingo duzu aurtengo helburuetako bat nire ingelera maila igotzea dela. Horretarako ariketetako bat irratia entzutea edo telebista ikustea izaten dira. Eta horretan nenbilen pasadan ostiralean, telebistan Vaughan TV ikusten, literaturari buruzko tartetxo bat hain zuzen ere. Esataria britaniar literaturari errepasotxoa ematen zebilen eta erromantizismora heldu zenean holako zerbait bota zuen: “… who wrote a beautiful sonnet about Basque Country“.

Imajina dezakezue emaztea eta bion harridura aurpegia. Zer esan du? Ondo ulertu al dugu? Dena den, ez genuen idazlearen izen-abizenak harrapatu. Berehala hasi nintzen sarean kuxkuxeatzen baina ez nuen inolako emaitzarik lortu. Zuzenean gai hauetan aditua den nire lankide bati mezu bat bidali nion ea zeozer argitzen zidan eta hara zelako perla bidali didan, behintzat guk ez genuen honen berri.

Ondo entzun eta ulertu genuen. Bazegoen idazle erromantiko britaniar bat Gernikako Arbolari eskeinitako soneto bat idatzi zuena Iparragirrek bere kantua egin baino berrogei bat urte lehenago.

Gernikako Arbola

Idazlea William Wordsworth da eta sonetoa “The oak of Guernica” (Gernikako Haritza). Hona hemen bertsoak eta nik bat-batean eta “atrebentzi handiz” euskarara egindako itzulpena; ea gustatzen zaizuen.

Oak of Guernica! Tree of holier power
Than that which in Dodona did enshrine
(So faith too fondly deemed) a voice divine
Heard from the depths of its aerial bower-
How canst thou flourish at this blighting hour?
What hope, what joy can sunshine bring to thee,
Or the soft breezes from the Atlantic sea,
The dews of morn, or April’s tender shower?
Stroke merciful and welcome would that be
Which should extend thy branches on the ground,
If never more within their shady round
Those lofty-minded Lawgivers shall meet,
Peasant and lord, in their appointed seat,
Guardians of Biscay’s ancient liberty.

– – –

Gernikako haritza! Botere santuenaren zuhaitza
Jainkozko ahots batek Dodonan donetsi zuena
(Fedea gehiegizko maitasunez sinetsia)
Bere adarren sakonetik irtendako ohiartzuna
Nola loratu zaitezke ordu ihar honetan?
Zer itxaropen, zer poza ekar diezazuke eguzkiak zuri,
Edo Atlantiko itsasoko brisa leunak,
Goizeko ihintzak, edo Apirileko euri samurrak?
Laztan errukitsua eta ongi etorria
zure adarrak lurrean zabaldu behar dituena
Ez dira inoiz  bere itzalaren azpian
Legegizon burutsu haiek bilduko
Nekazari eta Jauna, izendatutako eserlekuan,
Bizkaiko antzinako askatasunaren zaintzaileak.

Leave a Reply