Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

KULTURA

Bilboko Museoaren Alfabetoa

Asteroide

Bilboko Arte Ederretako Museoak bere sorreratik 110 urte bete ditu aurten. Ospakizun horren barruan erakusketa iraunkorra modu eraberritu batean aurkezten da ekainaren 2 arte.

Proiektu honen zuzendaria Kirmen Uribe dugu eta aurkeztu duen proiektua literatura eta letrekin oso lotuta dago. Bere asmoa Museoko artelanak alfabetoaren bitartez erakustea izan da. Horretarako gela bakoitzari hitz bat esleitu dio alfabetoaren arabera lau hizkuntza erabiliz: euskara, gaztelera, frantsesera eta ingelesa.

Oso proiektu originala eta Uriberen liburuen unibertsoaren ispilu argia dela iruditzen zait. Aurelio Arteta eta Antonio Gezala artisten margolanak honen lekuko dira. Bestalde Miguel de Unamuno idazlearen presentzia ugaria ere deigarria egin zait.

Laburbilduz, oso proiektu erakargarria iruditu zait, originala; ikusi eta sentitu beharrekoa.

Leave a Reply