Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

MUSIKA

Kopla barriak erdaldunek jarriak (1)

Behinola “Guatxapetik” bideo saleroso horietako bat pasatu zidaten (orain “birala” esan behar omen da). Bertan El Fary agertzen zen Kupela taldearen “Txakolina” abestia modu “zandungeroan” abesten. (Ikusi hemen).

Kuriosoa egin zitzaidan eta Youtuben erdaldunek abestutako euskal abestiak bilatzen hasterako, material piloa aurkitu dut. Ari horri tiraka hemen duzue blog honetako kategori berria #kbej (kopla barriak erdaldunek jarriak) ea lortzen dudan astero zuen gogoko sarreratxo bat idaztea gai honi buruz materiala ba dut eta.

Gaurkoan Mikel Laboa handiaren “Txoria txori” abestiaren bertsioen berri emango dizuet. Bilaketa sinple bat eginda asko dira aurkituko dituzun sorpresak. Batzutan kolaborazioak direlako, besteetan Euskal Herrira kontzerturen bat ematen etorri direlako eta beste batzutan abestia gustoko dutelako, asko izan dira abestia honi bere ahotsa ipini dioten abeslariak.

Agian, famatuena Joan Baezek Bilbon 1988. urtean egindakoa izan daiteke baina beste asko aurkitu ditzakegu sarean. Esaterako:

Baina gaurko honetan Pablo Milanes kubatarraren bertsioa dakartsuet Getxo Folk jaialdian 2009an abestutakoa zuzenean grabatutakoa.

Dena dela euskaldunek egindako bertsio oso kuriosoak ere aurkitu ditut adibidez: Puro Relajo mariatxi euskaldunarena edo L@s Jij@s del Maiz taldearena

Leave a Reply