Aste honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu eta tarte honetan agertzeko zein internazionalago CSI telesaioko Gil Grissom baino? Bueno, egia esateko gaurkoan Grissom ez, William Petersen agertuko da gure sail honetan, telesailean pertsonai hori jokatzen duen aktore estatubatuarra, eta “a capella” “Goiko mendian elurra dago” abestuko digu.
Petersen eta Euskal Herriaren arteko erlazioa 1974. urtetik dator gutxienez. Urte horretan, bera eta bere emaztea Joanne Arrasatera etorri ziren eta bertan jaio zen, 1975. urtean, euren alaba Maite Nerea ere. Ziuraski euskal kultura eta euskararenganako interesa eta miresmena bere ikasle garaian hasiko zitzaion, Boise, Idahoko High Schoolen ikasi zuen eta.
Leave a Reply