Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuaren egiteko nagusia da argibideak ematea Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz, edozein izanik erabilitako kanala.
Eskainitako zerbitzuak hauexk dira: argibide orokorrak zein partikularrak, izapideei buruzko inprimakiak identifikatzea eta eskura jartzea eta baita betetzeko laguntza, kasuan kasuko izapideak hastea, dokumentuak erregistratzea, tasak eta zigorrak kobratu, kexak eta iradokizunak kudeatu, hitzorduak ematea eta abar.
Bestalde herritarrek erabili ditzaketen kanalak hauek izan daitezke: aurrez aurreko komunikazioa, telefonoz bidezko arreta 012 zenbakian, Internet bidezko arreta posta elektronikoaren bitartez edo Telegram bidezko arreta. Azken hau normalean telefono mugikorren bidez egiteko pentsatuta dago eta Administrazioarekin kontaktuan jartzeko oso aukera eraginkorra omen da. Dena den, badago aukera Telegram ordenagailuan jartzeko.
Horretarako Telegramen webgunetik aplikazioa deskargatuko dugu zure sistema eragilearen arabera. Gaurkoan Windows sistematan nola egiten den azalduko dugu. Behin deskarga amaitu ondoren deskargatutako fitxategian (tsetup.exe) klik bikoitza egingo dugu eta aplikazioa instalatzen hasiko da. Momentu batean gure mugikorraren zenbakia eskatuko digute. Horrela, SMS mezu bat bidaliko digute mugikor horretara eta bertan kode bat instalazioa egiaztatzeko. Era honetan zerbitzua bai ordenagailuan eta baita mobilean sinkronizatuta izango dugu baina ez da beharrezkoa mugikorrean aplikazioa instalatuta izatea. Bulegoetan lan egiten dutenentzat oso aukera ona da hau.
Behin kodea sartuta instalazioa amaituko da eta prest dago Zuzenean zerbitzuarekin konektatzeko. Horretarako 688.671.234 telefono zenbakia edo @zuzenean012 gehitu beharko dituzu kontaktuetara, orduan hasi ahal izango gara zerbitzuarekin komunikatzen Telegram bidez.
Ikusi dezakezuenez Telegram aplikazioa oraindik ez dago euskaraz Windowserako, nahiz eta Android sistematan aspalditik euskaraz erabiltzeko aukera izan.
Leave a Reply