Ubuntu 9.04 bertsioara eguneratutakoan ustekabeko bat hartu nuen. Grafikoak ez ziren berabiarazten [Ctrl]+[Alt]+[BackSpace] teklekin.
Saretik pixka bat surfeatu ondoren ikusi dut bertsio honek (9.04) desgaitu egin duela defektuz tekla konbinazio hori. Berriro martxan jartzeko jarraitu pausu hauek:
$ sudo apt-get install dontzap -y
# dontzap -d
Sistema berabiarazi ondoren ure tekla konbinazioa martxan izango dugu.
ibai
Nik Alt Gr + PetSis + K erabiltzen dut. Ez dakit justu berdina den.
Josu O.
Ba ez nuen ezagutzen eta probatu dut eta badirudi berdina dela bata edo bestea egitea.
Eskerrik asko Ibai