Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK

Argazkigintzarako nire bideak

argazki kamera

Blog hau jarraitzen baduzu jakingo duzu argazkiak egitea asko gustatzen zaidala. Horregatik blog honen atal bat argazkigintzara dedikatuta dago eta baita etiketa bat ere.

Pandemia garaian astia izan dugu gauza asko ondo pentsatzeko, bideak zehazten joateko, eta konturatu naiz, bizitzako gai guztietan bezala, hobetzeko bide bakarra formakuntza eta etengabeko praktika direla. Eta horretan ibili naiz azken denboraldi honetan.

Kamara

Lenengo eta behin nire helburuak finkatu nituen:

  • Nire kamara modu manualean ondo maneiatzen ikasi behar dut.
  • Toki desberdinetan nituen argazkiak berantolatu behar ditut.
  • Argazkien edizio basikoari ere heldu behar diot.
  • Argazki asko ikusi behar ditut.

Formakuntzarako, momentu honetan, sarea da nire eskola. Zer kontatuko dizuet sarean doan dauden baliabide ugariei buruz? Agian zailena aukeraketa da. Zergatik hau eta ez beste hori? Nik dagoeneko aukera batzuk egin ditut:

Bestalde beste erabaki garrantzitsu batzuk ere hartu ditut: nire Flickr zerbitzuko kontua ezabatzea eta sarean publikatzeko blog hau eta nire Instagrameko kontua bakarrik erabiltzea.

Lan egitarako orduan zehaztu dut zein izango den nire “lan fluxua” eta horretan edizioa sartzen da. Ezaguna da software librearekiko nire atxikimendua eta horregatik “ortodoxiatik” apartatu eta “The Gimp” eta “Darktable” hartu ditut ediziorako herraminta bezela.

Ez dut nahi blog hau argazkilaritzari oso-osoan dedikatzea baina agian hurrengoko egunetan gai honi buruzko zehaztasun gehiago eman beharko ditut.

Portzierto, zeintzuk dira zuen erreferentziazko argazkilariak? Zeintzuk Instagramen jarraitu beharrekoak?

Leave a Reply