Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

Anthem of the seas

Anthem of the Seas

Anthem of the seas” munduko bigarren bidaiari-ontzirik handiena Euskal Herrian izan dugu, zehazki Getxon. Bere diseinuan dena da handia: tamaina, bidaiari kopurua, eskifaia,…

Jende andana hurbildu zen kaira itsasoko erraldoia ikustera, ni barne, bere handitasunak liluratuta. Itsasontziaren lehen bidaia izan da eta gure uretan probatan ibili da  Karibera joan aurretik. Agian Titanic-aren madarikazioaren beldur.

4000 bidaiari baino gehiago Disney World flotagarrian. Egun euritsua izan da baina igerilekuan ikusi ditugu batzuk, beste batzuk autobusa hartu eta Guggenheimera, Gaztelugatxera edo Astigarragako sagardotegietara. Aukera kopurua ere handia da pasajea ordaindu ahal izan dutenentzat.

Bat-batean, Siziliako tragedia gogoan, itsasontzi honen handitasun liluragarria handikeri bihurtu da; gehiegikeri hutsa.

Pasajea majo ordainduta iluntzeko zortziretan badoaz abenturazale gidatuak. Agian bidaiariak Euskal Herriaz zerbait ikasiko zuten gurekin egon diren hamabi ordutan, agian ez.

Gaur beste 3700 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneoko uretatik, hauek bai ikasiko zutela Europarako bidea ez dela oporretako bidai zoragarri hoietako bat eta Europa bera ez dela Bamakoko edo Niameyko taberna ziztrin bateko telebistan ikusi eta amestu zuten “Terre promise” hura.

 

Leave a Reply