Heldu dira Iñauteriak, Aratuzteak edo Karnabalak eta aratuzteetako ohitureen artean agian koplak kantatzearena da ohiturarik ezezagunena. Denok dakigu adibidez Mundakan atorrak ateratzen direla eta agian denok ikusi ditugu zelan doazen mozorrotuta, baina euren berezitasuna koplak kantatzea da. Kopla satirikoak, gazi-goxoak, urtean zehar gertaturiko gauzen kritika eta barrea egiteko modukoak. Askotan gainera euskara eta erdara nahastu egiten dira grazi gehiago emoteko. Horietako koplaren zati bat nire amak kantatzen zuen eta umetan niri grazi handia egiten zidan:
"Anatxu praka gorri
el día Carnaval
comió muchas tostadas
y no podía cagar!"
Arg. Araia- Flickrretik hartua.
Leave a Reply