Gaur Euskaltzaindiaren Areto Nagusian Jon Maiak (bertsolaria) "Apaizak obeto!" ikusentzunekoa eta liburua aurkeztu ditu.
Egia esan, "Apaizak obeto!" proiektu orokorragoa da. Bertan Albaola Elkarteak, beste helburu batzuen artean, euskal arrantzaleek Ternuako lur eta itxasoetan egindako lanen berri zabaldu nahi du. Horretarako espedizio bat antolatu zuen 2006ko udarako Kanadako bertako erakunde batzuen laguntzarekin. Espedizioa Quebecen hasi eta Red Bayn amaitu zen San Lorentzo ibaitik bera baleontziek eramaten zuten txalupen replika baten. Eskifaia sei arraularik eta patroi batek osatua izan zen eta arraunlarietako bat Jon izan zen, gainera eskribau lanak egiten. Aurkezpenean Jonek, bere emozio guztiak azaleratuz, espedizio honen berri eman digu luze eta zabal. Oso argazki ederrak erakutsiz gainera. Aukera izanez gero merezi du Jonen ekitaldi honetara joatea.
Ekitaldi hau Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako Bilbo Zaharra Forum ekimenaren barruan kokatu da eta normalean idazleak izaten dira baina gaur Jonek izandako arrakasta ikusita agian aldatu egin beharko dute formatua.
soraya
esan behar dut liburu honek…oso aspergarria dela, irakurri ditudan luruetatik hau txarrena da eta uste dut nire kideek berdin uste dutela.