Ubuntuko eguneraketak direla eta ziuraski zure hasierako menuan aukera desberdin asko izango dituzu. Sistemako kernela automatikoki eguneratzen da eta grub-eko menuan sarrera berriak agertzen dira baina zaharrak ez dira kentzen.
Aukera hoiek kendu nahi izanez gero grub-eko konfigurazio fitxeroa editatu ahal dugu. Orduan menua garbi eukiko dugu baina kernelaren irudiak gure disko gogorrean geratuko dira lekua okupatzen.
Ubuntun badago era erraz bat menua eta irudiak garbitzeko. Horretarako terminal bat zabaldu eta hurrengo komandoarekin sisteman instalatutako kernel irudien zerrenda lortuko dugu:
# sudo dpkg –get-selections |grep linux-image
Zerrenda horretan irudien izenak agertuko zaizkigu eta ondoren izen hoiek kontutan hartu eta hurrengo komandoarekin garbitu behar ditugu banan-banan. Gogoratu irudien bertsio berriena utzi behar dugula.
# sudo apt-get remove –purge <irudiaren izena>
erral
Hori egin ostean exekutatu:
$ sudo update-grub
Eta automatikoki eguneratuko du grub-en menua