Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

ARGAZKIAK

Desenfokearen xarma

Fotografía sin salir de casa” liburuaren ariketekin jarraituz gaurko honetan “desenfokea” edo desfokuratzea jorratu dogu.

Argazki mota hauetan interesgarria den objektua enfokatuta agertuko da baina bere atzekaldea (normalean) desenfokatuta, efektu interesgarri bat lortuz.

Ariketa honekin diafragma edo obturadore irekiduraren eta eremu-sakoneraren arteko erlazioa ulertu dezakegu. Zenbat eta irekidura txikiagoa (f zenbaki txikiagoa) eszenaren eremu txikiagoa agertuko da enfokatuta.

Ariketarako etxean nituen irudi txiki bat hartu nuen “modelo” bezala eta argazki desberdinak atera nituen irekidura aldatuz. Horietako bat hau da:

Irekidura desberdinekin egin nituen frogak eta azkeneak irudi honekin geratu nintzen. Kamara modu honetan konfiguratu nuen:

  • ISO automatikoa
  • (A) Modu semiautomatikoa (obturadorearen irekidurari lehentasuna). Modu honetan zuk finkatzen duzu irekidura eta kamarak berak kalkulatzen dizu esposizio denbora. Irekidura f/5 jarri nuen eta kamarak 1/10 segunduko esposizio denbora eta ISO 400 eman zizkidan.

Leave a Reply