Igandean ospatu zen Zorrozaurreko zabalgunean (Bilbo) 2007ko Bizkaiko Dantzari Eguna. Antolatzaileen arabera 4000 dantzarik hartu zuten parte: ume, gazte, andra, gizon. Jai giro ederrean, goizean alardea eta arratsaldean erromeria.
30 urte dantza giroan egon eta gero kuriosoa eta polita da ikustea orain 30 urteko gazte askok nola jarraitzen duten dantzatzen eta beraien seme-alabak ere bai askotan talde berean. Famili osoa dantzaren inguruan.
Leave a Reply