Ehundaka ume batu dira gaur Mundakako Polikiroldegian beren lana aurkezteko ikusle ugariren aurrean. Busturialdean hamar talde batzen dira holako egunetan euskal dantzaren osasun onaren lekuko Bizkaiko eremu honetan.
Bakio, Bermeo, Mundaka, Busturi, Foru, Gernika, Nabarniz, Ibarrangelu, Artie eta Ajangizeko taldeak batzen dira holakoetan eta sekulako giroa sortzen dute.
Aurten sorpresa bat izan dugu Iruñeko Muthiko Alaiak Peñako Fanfarre txikia, oso musika talde ona eta bere partaideak oso gazteak.
Leave a Reply