VPNak edo Sare Pribatu Birtualak konputagailu-sare ez fidagarrien gainean, Internet esaterako, sare lokal bat hedatzea ahalbidetzen dituzten teknologiak dira.
Honek adibidez, Internetera konektatutako tresna (PDA, portatila,…) mugikor batetik zure enpresako sare lokalera konektatu zaitezke era seguru batean. Horretarako tunel enkriptatu bat erabiltzen da.
Ubuntun Feistyn hau lortzeko hurrengo pausuak erabili behar dituzu:
- Lehendabizi network-manager-pptp paketea instalatu behar duzu
# sudo apt-get install network-manager-pptp
- Gero Network Manager aplikazioa berabiarazi behar duzu. Horretarako hurrengo komando biak erabili behar dituzu
sudo /etc/dbus-1/event.d/25NetworkManager restart
sudo /etc/dbus-1/event.d/26NetworkManagerDispatcher restart
sudo /etc/dbus-1/event.d/26NetworkManagerDispatcher restart
- Ondoren Sareko ikonoan klikatu eta VPN konexioak aukeratu gero VPN konfiguratu hautatu eta morroia erabiliz konexioa konfiguratu behar duzu.
Behin hau egin ondoren zure konexioari izen bat ipiniko diozu eta hurrengoetan izen hori erabiliko duzu zure sarera konektatzeko.
Hori eginez zure bulegoko fitxeroak eta baita inprimagailak erabiltzeko aukera izango duzu.
Txomin
BAi interesgarri zaidala zure blog-a. Gertutik segiko diot. Aizu galdera bi:
(a) Nik konfiguratu behar dut cisco protokolo bidezko vpn (UPVrekin, hain zuzen). Zure metodo honen bidez egin nezake?
(b) Nola jarri dezaket nire UBUNTU euskeraz?
Josu
Eskerrik asko Txomin, Ubunturen espirituarekin bat eginez hemen Ubuntu/linuxekin izandako nire esperientzien apunteak sartzen ditut ziur beste norbaitentzat baliagarri izango direlakoan.
Zure galderei erantzunez:
a) Aukera hau PPTP protokoloa erabiltzen duten konexioetarako bakarrik da, oberena zuen sareko teknikoei galdetu ea zuenak hori erabiltzen duen. Ciscokoa izanda ez dut uste baina agian aukera hori ematen du. VPNak egiteko era asko daude eta hau errazena da baina agian ezdu segurtasun nahikorik ematen zuena bezalako sare batentzat.
b) Galdera hori egin didate beste lagun batzuek ere eta uste dut oberena post bat idaztea izango dela. Egon adi, hurrengoko egunetan erantzuna.