Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Orokorrak

50 urte gizakia Ilargira heldu zena.

Apollo XI

Zelan pasatzen den denbora. Dagoeneko bete dira 50 urte gizakia Ilargira heldu zenetik.

Egun haietan nik sei urte nituen eta nahiz eta urte haiei buruz ezer gutxi gogoratu, oso argi daukat zer egiten nengoen egun hartan.
Garai hartan aitite-amamaren etxean bizi ginen eta gogoratzen dut zelan sukalde ondoan zegoen “salitan” aititegaz egon nintzen “Telediario” albistegia ikusten.

Suposatzen dut, zuri beltzezko kanal bakarra zegoen garai haietarako, sekulako albistea izango zela gizakia ilargira heltzearena. Hain garrantzitsua nik oraindik gogoratzen dudala!

Neil Armstrong gogoratzen dut “Eagle” modulotik jeisten bere traje txuria eta eskafandrarekin edo agian Edwin Aldrin izango zen, batek daki. Nire burua ikusten dut telebistari itsatsita. Hain sakon markatu zidan ikusitakoak!

Agian egun hartatik datorkit Fisikarekiko gustua edo nire udako gau argietako afizioa: lasai-lasai izarrei begira egotearena.

Berhogeita hamar urte geroago ematen du berriro bueltatuko garela Ilargira, edo Martitzera agian. Gizadiaren jauzirik handienak beti garatu dira pausoz-pauso.

1 Comment

  1. Nik ez dut ba gogoan egun hura, Josu. Auskalo zertan ibiliko nintzen 😀

Leave a Reply