Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

Bakiotik Almikera Mañutik

Irailaren 8a egun garrantzitsua da Almikeko eta Bermeoko biztanleentzat, Andra Mari eguna ospatzen dugu eta. Almike Bermeoko auzo bat da eta Andra Mariaren eliza dago bertan. Irailaren 8an jai handia izaten da Almiken, udal korporazioa meza nagusira doa eta gero dantzariak soka dantza edo aurreskua egiten dute alkate eta zinegotzien aurrean. Ondoren bertsolariak, trikitilariak eta jai giro ederra.

Arg. Josu Orbe. 2007

Jai giro hau aprobetxatuz ibilalditxo bat egitea otu zitzaigun. Bakioko Zubiaur auzotik hasi eta Almikera Mañutik pasatuz.

Bakioko frontoian hasi eta Lorreako bidea hartuz Elorreta alderantz igotzen gara maldari gogor  ekinez. Gorago "Cruce Mañu" seinaleak ezkerretara jarraitzeko agintzen digu. Aurrera eginez bidegurutze batera heltzen gara eta eskumaratz eginda Garbola mendiaren inguruetara heltzen gara, ia ordu bateko bidea eginez.

Lehenengo baserrira heltzen garenean bidea asfaltatuta aurkituko dugu eta horrela egongo da Almikerarte.

Aurrerago Sollube mendatera helduko gara, Bermeo Mungia errepidea zeharkatuz eta ETBko antenara doan bidea jarraituko dugu. Bostehun metro inguru aurrerago eta Mañuko eliza eta hilerria eskuman utziz, eskerretara egingo dugu Almikera doan errepidetik eta 3 kilometro aurrerago eta aldapa gogorra jeitziz Almikera helduko gara, bi orduko ibilaldia egin eta gero.

Argazki gehiago flickr-en.

Arg. Josu Orbe. 2007

2 Comments

  1. jon

    Vaya caminata!

  2. Total argazki politzek. Haulan segi

Leave a Reply