Pasadan asteburuan eskapadatxo bat egin genuen eta Gipuzkoako alde ez ain ezagunak bisitatzea erabaki genuen.
Horretarako Oikian dagoen Jesuskoa Baserrian hartu genuen ostatu. Oso baserri polita, garbia, ondo zaindua, lorategi ederrarekin. Gosari ederrak Anamarik eta bere familiak prestatua. Gomendatzeko modukoa.
Zumaia ez genuen ezagutzen eta herri ederra iruditu zaigu. Bizi kalitate handikoa eta paseoak eta txirrinduan ibiltzeko aukera izugarriak dituena, bidegorriz josita dago. Bi hondartza ditu Itzurun eta Santiago oso ederrak. San Telmo ermitako buelta eta Itzurun hondartza ingurua izugarriak dira, lurra itxasora bertikalki eta zuzenean sartzen da, geologoentzat liburu ireki izugarria.
Gainera larunbat goizean eguraldia ez zen izan oso ona eta horrek Zelai Talasoterapiara joateko aukera eman zigun. Eskaintza majoa dago bertan Talaso Zirkuitoa eta bazkaria 38 eurogatik. Merezi du.
Dena den Zumaian badaude toki asko ondo bazkaltzeko, Marina Berri Jatetxean adibidez oso ondo afaldu genuen.
Deba ere bisitatu genuen eta herri polita iruditu zitzaigun. Bertan elizaren portikoa azpimarratuko nuke. Ederra. Hondartza ere polita da baina Itziarrera doan errepideare alboan duden hotel biak pixka bat hondartzaren armonia apurtzen dute.
Igandean, eguraldi ederra dela medio, kotxea Ondarretan utzi eta sekulako paseoa eman genuen Donostiatik: Ondarreta, Kontxa, Boulevard, Zurriola, Urgull eta amaitzeko Alde Zaharrera pintxotan bazkaltzeko. Oso plan borobila.
Donostia ederra aurkitu genuen eta giro ezin hobea Zinemaldia zela eta. Aralar tabernan Ines Ballester ikusi genuen pintxoak jaten. Gero "famoso" gehiago ere ikusi genituen Harkaitz Cano, Mikel Olaziregi, Txaro Arteaga, Barbara Hershey. Baina Richard handia ez genuen ikusi. Ze pena.
Alford34Estela
The loans seem to be important for people, which are willing to organize their own business. As a fact, that’s not really hard to get a car loan.