Bilboko San Adrianeko liburutegiarekin gertatzen dena salatu nahi dut.
Zerbitzu horren ordutegi murrizketa gero eta handiagoa da eta hori da nire kexaren zioa.
Aurreko urteetan ostiral arratsaldeetan itxita egon da liburutegia, horrela umeentzat hainbat ekintza bertan behera geratu dira. Ipuin kontalariena adibidez.
Niretzat ekintza hoiek umeek (eta gurasoek) liburutegira, eta ondorioz liburuetara hurbiltzea zekarren, eta hori galdu dugu.
Baina orain astean hiru arrarratzaldez ixten da!!!!!!!! horrek zerbitzuaren ahulezia dakartza, eskolatik irtetzen diren umeak ezin dute liburutegian bildu (eta hori ohitura zen askorentzat) eta nagusiei (bereziki lanean gabiltzanoi) liburuak ateratzeko eta baita itzultzeko arazoak sortzen dizkigu.
Auzokideak martxan gaude eta textu hau kanpaina horren beste pausu bat da. Lagundu nahi izanez gero ipini kexu bat udaleko webgunean.
Leave a Reply