Nire asteroidetik - Desde mi asteroide - De mon astéroïde - From my asteroid

bertsioak

Zelan deskargatu Ubunturen CD/DVD irudiak

Aurreko artikuluan azaldu nuen nola eskatu Ubunturen CD/DVD originalak baina eskatu eta lau edo sei aste itxaron beharko dugu gurean paketea hartu harte.

Pazientzi askorik ez ba dugu (eta banda zabaleko konexioa) ISO irudiak deskargatu ditzakegu saretik. Horretarako webgune bat dago non Ubunturen CD/DVD guztiak aurkitu ditzakegu. Dena den, etxeko edo laneko ordenagailurako Ubuntu Desktop-en azken “live” bertsioa deskargatzea da normalena eta hori beti hemendik egin dezakegu.

Deskargatzerakoan iso formatuko fitxero bat jeisten duzu eta hori CD batean grabatu behar da gero “live” erara erabiltzeko edo zure diska gogorrean instalatzeko.

Leave a Reply